XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ara zer dioen Jesusek: Zorionekoak bihotz garbiak; beroriek ikusiko dute Jaungoikoa (Mateo 5,8).

Ez al dakizue, zuen gorputza Jaungoikoaren etxe dela, eta Jaungoikoaren Izpiritua zuengan dagoela? Eman aintza Jaungoikoari zuen gorputzetan (I Kor. 6,19-20).

Nere bataio egunean bezain bihotz garbiko izan nadila beti, Jauna.

Jaungoikoaren semeok, Jesukristoren antzeko izan nahi dugu; Beraren antzera bihotz garbi eta bihotz zabal.

51 Zein da Jaungoikoaren Legeko seigarren agindua? Jaungoikoaren Legeko seigarren agindua, hauxe da: Ez duzu haragikeriarik egingo.

52 Zergatik begirune izan behar diegu geure eta besteen gorputzei? Izpiritu Santuaren Eliza direlako eta piztutzeko eginak direlako, izan behar diegu begirune geure eta besteen gorputzei.

Zuek, bai, garbi zaudete, nere hitzak entzun dituzuelako (Joan 15,3).